Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostadar K.F.k aurtengo denboraldian 25. urteurrena ospatzen du. Baina, oraindik bazkideen laguntza behar du kirol egitasmo guztiak aurrera atera ahal izateko. Horregatik, aurten ere Bazkide Kanpaina martxan jarri dute eta abenduaren 21a bitartean iraungo du. "Kanpainako Mahaia" Ostadarreko egoitzan, Geltoki 2n, aurkituko duzue astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:00etatik 20:00ak arte. Urtero bezala otar bat zozketatuko dute bazkideen artean. Beraz, adi abenduaren 22an Ostadarreko atean zenbaki irabazlea jarriko baitute.•