Loidi-Barreneko eskailera mekanikoak martxan dira

Txintxarri 2007ko abenduaren 13a

Lasarte-Oriako Udalak Tajamar errotonda ondoko eskailera mekanikoen inaugurazio ofiziala egin zuen abenduaren 5ean eta udal ordezkari ugari hurbildu ziren bertara, Ana Urchueguia alkatea edo Iñaki Mujika Hirigintza, obrak eta hiri-kudeaketa batzorde burua, esate baterako.
Egitasmoa Loidi Barren urbanizazioko irisgarritasun eta antolamendu planaren barruan kokatzen da. Ana Urchueguia alkateak azpimarratu zuenez “hitz eman genuenaren arabera, bizilagun eta merkatarien irisgarritasuna bermatzeko egin den lehenengo urratsa dugu hau”.
Honela, eskailerak goizeko 6:00etatik gauerdira arte egongo dira martxan. Baina hau ez da berrikuntza bakarra izango; izan ere, Errege egunaren ostean Buruntza kaleko eskailerak botako baitira berriak erakitzeko.•