Michelin enpresaren proiektua aurrera doa

Txintxarri 2007ko abenduaren 13a

Michelin langileek enpresako zuzendaritzak egindako azken eskaintza onartu dute astelehenean egindako bozkan: CCOO, ESK eta CSIk alde bozkatu dute, ELA eta UGTk abstenitu egin dira eta LABek kontra botoa eman du. Zuzendaritzaren azken eskaintza hobea den arren, 550 lanpostu zuzen eta azpikontratetan dauden 200 lagunetik gora kalean geratuko dira.

Txintxarri
Negoziazio luze baten ondorioz, Michelingo langileek astelehenean ezagutu zuten enpresaren behin-betiko erabakia. Enpresako ordezkariek azken eskaintzak aurrekoak hobetu ditu, Jon Martinek, LABeko ordezkariak, jakinarazi digunez: "Lehen, 130 leku aldaketa definitibo eta derrigorrezkoak zirenak orain 22n geratu dira. Azken eskaintza hau bozkatu dugu: CCOO, ESK eta CSIk baiezko bozkatu dute, UGT eta ELAk abstenitu diran eta LABekoek ezezkoa bozkatu dugu”.

Lanpostuen galera
Enpresa Batzordean egindako bozkaren ostean enpresaren proiektua aurrera doha. Jon Martinek proiektu honen ondorioak argitu ditu: "550 lanpostu zuzen galduko dira Lasarte-Oriako lantokian, ia plantilaren erdia, horrez gain azpikontratatutako 200 langiletatik gora kalean geratuko dira eta lantokia fisikoki erdira murriztuko da. Azkenean, motorrentzako pneumatikok eta beste barne produktu batekin egiten geratuko gara".
LABetik egiten duten balorazioa "negatiboa" da, "lanpostu galera hori onartezina delako. Azkenen finena, gure etorkizuna eta lantegiaren etorkizuna zalantzan geratzen da. Hala ere, neurri traumatikoenak leuntzea lortu dugu". Azpikontratatuen arazoari dagokionez, "ELA eta LABetik dinamika bat landu nahi dugu azpikontraten arazoari soluzio bide bat bilatzeko".

Irtenbidearen bila
Ana Urchuegia, Lasarte-Oriako alkatesa; Markel Olano, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia; Arantza Tapia, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako diputatua; Xabier Mikel Errekondo, Usurbilgo alkatea eta Michelin Desarrollo fundazioko zuzendaria aste honetan bildu dira "lanpostu berriak sortuko dituen industria gune berri bat bilatzeko", helarazi dutenez. Ana Urchueguiak adierazi duenez, "bilera oso emankorra izan da. Aranda de Dueron antzeko esperientzia burutu zuten eta mila lanpostu berri sortu ziren".