Ostegunean Andoni Arozena euskaltzaleak omenaldi beroa izan zuen Manuel Lekuona Kultur etxeko hitzaldi aretoan burutu zen ekitaldi nagusian.
Bertan bi liburu aurkeztu ziren, Nerea Navarro lasarteoriatarrak idatzi eta Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Bidegileak bildumako 200. zenbakia eta Egan liburu sortako Andoni Arozena. Idazle eta kazetaria.
Ostean, une hunkigarria bizi zen Udalak semei Geltoki kaleko 4. zenbakian ezarri den plakaren erreplika eman zienean.
Omenaldiari bukaera emateko, Landaberriko antzerki eskolak idazlearen bi lan antzeztu zituen aretoan, Urteurrena eta Mox, Miss eta Xapi.•