Lasarte-Oriako Herritar Plataformak Arranbideko auzokideen iritzia jaso du

Txintxarri 2007ko abenduaren 17a

Lasarte-Oriako Herritarren Plataformak herriko auzo desberdinetara aterako da auzokideen iritzia jasotzeko, adierazi dutenez, "zuen kexak, iradokizunak, ideiak, zalantzak, arazoak, aholkuak entzun eta jaso nahi ditugu eta udaletxera iritsi daitezen saiatuko gara. Ekintza honen helburu nagusia auzokideei hurbiltzea eta hauek esateko dutena entzutea da".
Erronda hau Arranbide auzoan hasi da larunbat honetan bertan eta bertara Arranbideko auzokideen elkarteko kideak hurbildu dira, auzoko hainbat gaietaz hitz egiteko. Hurrengo asteburuetan eta banan bana herriko auzo guztietan izango dira, “herritarren parte hartzea ezinbestekoa baita”. •