Jostailu bilketa Gurutze Gorrian

Txintxarri 2007ko abenduaren 17a

Gabonetako kanpaina

Gabonak gertu direla eta, Lasarte-Oriako Gurutze Gorriak jostailu bilketa kanpaina hasi zuen lehengo astean. Aurreko urteetako arrakasta kontuan izanik, lasarteoriatarren eskuzabaltasuna berriro ere lagun izatea espero dute haurrik oparirik gabe geldi ez dadin.
Honela, jostailuak egoera onean egotea ezinbestekoa dela azpimarratu du elkarteak. Hauek Gurutze Gorriko egoitzan, Adarra kaleko 1 zenbakian bilduko dira. Bilketa egunak bihar, asteartea 18 eta osteguna 20an izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara.
Ordutegi eta egun hauetatik kanpo jostailurik eraman nahiez gero, 677 983 382 zenbakira deitu, 17:00etatik 20:00etara, eta interesatuei bilketa ordua zehaztuko zaiela jakin arazi du elkarteak.•