Musika
Larunbatean Zero Sette orkestrak, "La Venatoria" elkarteak gonbidatuta, kontzertua eskaini zuen Leonen. Duela lau urte hasi zen orkestra eta elkartearen harremana eta elkarteak urtero luzatzen dio gonbita Lasarte-Oriako taldeari.
Hala ere, kontzertu hau ez da bere XX urteurrenari bukaera emango diona. Izan ere, abenduaren 26an Iruñean Barañaineko auditorioan eta 28an Donostiko Kursaal Aretoan, biak 20:00etan, Unicef eta Donostiako Orfeoiak antolatutako kontzertuetan parte hartuko baitu Orfeoi Txiki eta Xabier Lizaso piano jolearekin batera.
Kursaaleko kontzerturako sarrerak Servikutxa edo Kutxanet bitartez eskura daitezke eta 12 eurotan saltzen dira.•