Lehengo astean Gipuzkoa osoan ekintza ugari prestatu ziren Abiadura Handiko Trenaren aurka eta lasarteoriatarrak ere hauetara batu ziren.
Nahiz eta gure herriak proiektu honen eraginik ez izan, AHTren aurkako kontzentrazioa egin zen ostirala gauean.
Hotzari aurre eginik, hogeita hamar bat pertsona AHT GELDITU! INPOSAKETIK EZ! lemapean Y proiektuak dakartzan eragin ekonomiko eta,batez ere, ekologikoak salatu eta honek aurrera egin ez dezan eskatzeko batu ziren Lasarte-Oriako Udalaren aurrean.
Manifestazioa Arrasaten
Baina lasarteoriatarren partehartzea ez da honetara mugatu. Izan ere, larunbatean AHT Gelditu! Elkarlanak Arrasaten deitu zuen manifestaziora joateko asmoa agertu baitzuten kontzentrazioan zeuden askok.•