18/98 auziaren aurka lan uztea

Txintxarri 2007ko abenduaren 17a

Ostegun eguerdian 18/98 auziaren kontrako lan uztea deitu zegoen eta ehun herritar baino gehiago elkartu ziren Lasarte-Oriako udaletxearen aurrean, Proiektu politiko guztiei aukera demokratikoa lelopean.
18/98 auzia dela eta 46 lagun atxilotu ditu poliziak eta "proiektu politiko bat epaitu du Espainiak, ez ustezko ekintza politikorik", salatu dute bertan elkartaratu direnak. 18/98 sumarioa estrategia baten barruan ulertzen dute eta honen harira, "estrategia hori da gelditu behar dena, alegia, Euskal Herriari etorkizunerako ateak ireki behar zaizkiola, proiektu politiko guztiak egingarriak izango diren egoera bat sortzeko. Horrek ekarriko du gatazka gainditzeko gakoa, eta 18/98 sumarioarena bezalako injustiziak errepika ez daitezen beharrezko diren baldintza demokratikoak onartzea".•