Bihar burutuko da zozketa

Txintxarri 2007ko abenduaren 17a

Merkataritza

Eska itzazu frutak eta barazkiak euskaraz! kanpainako kutxak gaur jasoko dira eta bihar zopa-letra egin eta parte hartu duten herritar guztien artean zozketa egingo da.
50 euroko bi bono zozketatuko dira denda bakoitzeko. Bono hauek zozketa egunetik hasi eta hilabeteko epea izango dute kontsumitu ahal izateko, eta zopa-letra utzitako dendan bertan kontsumitzekoak izango direla ohartu arazi dute antolatzaileek.
Beraz, zorte on parte hartu duzuen guztioi.•