Xixuko Gabonen iragarle

Txintxarri 2007ko abenduaren 17a

Gabonak

Astebete falta da Gabon gauerako, hala ere, Lasarte-Oriako haurrek Olentzeroren lagun den Xixukoren bisita izango dute aste honetan. Astelehenean, Polo eta Lolo pailazoak eta Ezti, Lur eta Marko Amaraungo lagunekin batera Sasoeta-Zumaburu ikastolako 3 eta 8 urte bitarteko haurrek jasoko dute bisita; asteartean, Landaberrira hurbilduko dira eta ostegunean, berriz, Xixuko eta Amaraungo lagunek Ludotekara egingo dute bisita.