Errealeko teknikariak Michelingo zelaira datoz

Txintxarri 2007ko abenduaren 17a

Errealeko kirol teknikariek zortzi eta hamaika urte bitarteko haurrekin ari diren begirale eta entrenatzaileei zuzendutako ikastaroak burutzen ari dira, Gipuzkoako herri desberdinetan. Lasarte-Orian asteazkenean izango dira, arratsaldeko 18:00etan Michelingo futbol zelaian.
Ordu berdinean, Ostadarreko Futbol Eskolako haurrek entrenamendua dutenez, entrenamendu saioa Errealeko teknikari batek zuzenduko du eta bitartean, beste teknikari batek begirale-entrenatzaile guztiekin bildurik entrenamenduarekiko zenbait hausnarketa burutuko ditu. Errealeko arduradunek entrenatzaile eta begiraleei asteazkeneko ikastaroan parte hartzera animatzen dituzte.•