Manuel Lekuona Kultur etxeko aretoa musikaz blai egon da asteburu honetan

Txintxarri 2007ko abenduaren 17a

Kutxa Fundazioak antolatuta Amaia Arberas sopranoak eta Borja Rubiños piano joleak kontzertu paregabea eskaini zuten ostiralean.
Biek trebezia handia erakutsi zuten musika klasikoko obrak, zein zartzuela edo operako ariak taularatu zituztenean, hala nola, Haendelen Oda a Sta Cecilia, P. Sorozabalen La del manojo de Rosas edo, eskertza bezala eskaini zuten, Las hijas de Tebedeo R. Chapinen obra.

Pedro Javier Hermosilla
Larunbatean, aldiz, Gazteria eta Festetako sailak antolatuta, Pedro Javier Hermosilla pop abeslariaren txanda izan zen. Antonio Orozcoren gonbidatu gisa egiten ari den biran, Hermosillak Tres y... diskoa aurkeztu zuen Lasarte-Oriako aretoan.
Zuzenean grabatutako lana dugu disko hau eta banda batekin batera kantu berriak eskaintzeaz gain, aurreko diskoetako hainbat abesti errepasatzen ditu zenbait moldaketa eginik.•