Olatzi animoak

Txintxarri 2007ko abenduaren 17a

Zubietako Herri Batzarrak haserre ikusi du nola preso hartu eta eraman dizkiguten Olatz Altuna eta beste ehun erdi euskal herritar, 18/98 sumarioaren baitan. Espainiar estatuak argi utzi du Euskal Herriko mugimendu politiko eta sozialak zigortuko dituela, jendea erakunde demokratikoetan parte hartzera bultzatzen duen bitartean: horra hor, kontraesana. Herri Batzarrak gogor salatzen du Herria kriminalizatzeko aspaldiko joera hori, demokraziaz kontra-kontrakoa baita. Eta, une latz hauetan, Olatzen senide eta adiskideekin bat eginik, animoak eman nahi dizkie, denon artean aurrera egin eta gure ondorengoei Euskal Herri hobea utz diezaiegun.
Zubietako Herri Batzarra