Xumela abesbatzaren lehen agerraldia herriko kaleetan

Txintxarri 2007ko abenduaren 18a

Lasarte-Oriako Xumela abesbatza, izenak dioen bezala, xumea da. Horregatik pentsatzen dugu orain arte ez dugula herriko kaleetan abesten ikusi, naiz eta abesbatzako kideek antzerki astean parte hartu zuten. Abesbatzak garai batean REM zeneko eraikuntzan entseatzen dute eta atzo, astelehena, kalera ateratzea erabaki zuten. Arratsaldeko 20:30ak ziren Mutiozabal kaletik barrena kolore desberdinetako ahotsak entzuten hasi zirenean eta ordu bete baino gehiagoz aritu ziren erdiguneko kaleak eta tabernak girotzen. Jalgi tabernan “espontaneo” bat izan zuten, Mutu, perkusio afrikarreko ikastaroko irakaslea. Momentu horretan Xumelakoek fado bat abesten ari ziren eta Mutuk bere yenbearekin lagundu zien. Agian, hau lehenengo urratsa izan daiteke Xumela abesbatzak eta perkusioko ikastarokoek aurrerantzean elkarrekin zerbait egin dezaten.