Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Xixuko, Olentzeroren laguna, Lasarte-Oriako ikastetxeetan izan da aste honetan Polo, Lolo eta Lur, Amarauneko lagunekin. Olentzero egun hauetan lanaz lepo dabilenez -opariak aukeratu, oparitzeko paperean bildu, zakutan sartu...- Xixukok laguntzen dio haurren eskutitzak biltzen. Horregatik etorri da egun hauetan Lasarte-Oriara. Bere azken bisita Garaikoetxea ikastetxeko haurrei egingo die. Beraz, oraindik eskutitza idatzi gabe duenak ipurdia mugitu dezala, Xixuko badoa eta!