Lasarte-Orian ere Santo Tomas jaia ospatu zen

Txintxarri 2007ko abenduaren 26a

Ttakunek beste urte batez Santo Tomas eguneko jaia antolatu zuen, aurten Okendo plazan. Izan ere, urtetik urtera jende gehiago gerturatzen da jai honetara eta Sagardotegi plaza txikia geratzen hasi da. Arratsaldeko 17:30etan eman zioten hasiera jaiari eta piskanaka Okendo plaza baserritarrez jantzitako herritarrez betetzen hasi zen. Txerria eta txerrikumeak txoko batean; talogileek arto-irina bukatu arte ez ziren plazatik mugitu; Amalur eskolako trikitilariek jo ta ke trikitixa eta panderoekin; Bixentek txistua jo zuen eta Erketz dantza taldekoek salto eta buelta... Izugarrizko giroa izan zen ostiral arratsaldean Okendo plazan.