Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urtero legez, Olentzero menditik herrira jaitsi zen abenduaren 24ean. Amalur eskolako umeek ongi etorria egin zioten trikitixa eta panderoen laguntzaz. Lur, Ezti, Marko, Lolo eta Gas Amalurreko trikitilariekin dantza egin zuten. Ondoren, Olentzero eta Xixukok Lasarte-Oriako haurren eskutitzak eta muxuak jaso zituzten. Ez dakiguna da, Olentzero eta Xixukok haurrek eskatutako opariak ongi banatuko zituzten herriko etxeetan.