Ostadar K.F.ko futbol taldeek denboraldi bikaina egiten ari dira

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 4a

Ostadar Kirol Fundazioko futbol taldeek denboraldi hasiera bikaina egiten ari dira, dagoeneko talde guztiak igoera fasean jokatzen ari baitira. Hau dela eta, Ostadarreko arduradunekin izan gara euren balorazioa jasotzeko.

Ostadar Kirol Fundazioak aurtengo denboraldian 25.urteurrena ospatzen ari da eta kirol emaitza bikainekin ekin dio aurtengoari. Izan ere, Ostadar osatzen duten zortzi futbol taldeek talde hoberenetan sartzea lortu dute.
Emaitza hauek lantaldeko lanaren ondorioa direla diote Ostadarreko futbol arduradunek: "Beti saiatu gara gauzak ondo egiten, nahiz eta lan hau beti emaitzetan ez den isladatzen. Hala eta guztiz ere, Ostadarreko helburu nagusia ez da emaitza onak jasotzea, baizik eta Lasarte-Oriako haur eta gazteei kirol heziketa bat eskaintzea eta futbolean trebatzea”, honen harira, “Baina, aurtengo denboraldian orain arte egindako lanak fruituak ematen ari da eta gainera emaitza bikainak lortzen ari gara".