VI Tomas Fernandez Argazki-Rallyak irabazleak baditu

Txintxarri 2008ko urt. 4a, 01:00

Asteazkenean, VI Tomas Fernandez Argazki-Rallyaren sari banaketa izan zen Manuel Lekuona Kultur etxean. Bertan partehartzaileez gain, Fernando Eskoriatza zinegotzia, Txema Valles epaimahai kidea eta Xabier Goitia eta Rosa Illarramendi Kultur Etxeko ordezkariak egon ziren. Aurtengo Rallyaren gai nagusia Gabonak Lasarte-Orian izan zen eta bost eguneko epea izan dute partehartzaileek, hala ere, zail izan da hiru argazki aukeratzea askorentzat. Epaimahaiak ere ez du lan erraza izan. Izan ere, aurtengoan 26 parte hartzaile lehiatu dira, 6 infantil mailan eta 20 helduenean. Sarituak Eta sarituak hauek izan dira, infantil edo A mailan Karlos Aizpuruak eskuratu du bilduma onenaren saria eta Daniel Latorrek argazki onenarena. Helduen kategorian, berriz, bilduma onenaren saria Severino Iglesiasek lortu du eta Reme Rodriguez argazki onena. Sariak Jesus M. Zaballos Gazteria eta Festak Batzorde buruak banatu zituen eta bukaeran eskerrak emateaz gain, hurrengo urtean partehartzera ere animatu zituen guztiak. Erakusketa VI Tomas Fernandez Argazki-Rallyko argazkiak ikusgai egongo dira erakusketa aretoan urtarrilak 11ra arte.•