Badiolak bere proiektua aurkeztu zuen

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 4a

Iñaki Badiola Real Sociedadeko lehendakaritzarako hautagaiak bere proiektua aurkeztu zuen, abenduaren 29an Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean.
Ehun bat pertsona, Ana Urchueguia Lasarte-Oriako alkatea barne, hitzaldi aretora hurbildu ziren proiektuaren berri jakiteko.
Badiolak “proiektua berritzailea, ilusioz betea eta asmo handikoa“ zela azaldu zuen, baita garbitasun eta egian oinarritukoa ere. Eta “guztiak, hau da, bazkide, akziodun, etab. kontuan izango dituen proiektua” bezala aurkeztu zuen.•