2008. urtea hasi zaigu eta berarekin batera jendearen ideia berriak gauzatzeko parada. Artikulu hau urteko lehena izanik bai niretzat eta baita aldizkariarentzat, ezin urteari begi ilunez begira hasi.
Urte zaharra ilun joan zaigu, ilun diot zeren herio malkoak agertu dira berriro ere Euskal Herriko seme alaba ugariren begietan. Komisaldegietako txoko ilunetan basakeriaz torturatu dituzte euskal herritar konprometitu zenbait eta ehunetik gora bahitu gehiago ageri dira sarraski espetxeetan.
Baina urte berria ez da ilun amaituko. Guk argituko dugu, herritarrok, ez ahal gara bada konturatu estatu ez demokratiko honen barnean biziaz hilko garela? Noski baietz, ohartu gara eta horregatik estatu honi agur esateko garaia heldu da.
Guk gure herria sortu dezagun, elkartu gaitezen eta utz ditzagun alde batetara diruaren truke urteetan herria saltzen aritu diren PNVroak. Gure herria eskubide zibil eta politikoetan oinarrituko den herria. Hitz egin, antolatu, kantatu, maitatu, jolas egin eta bizitzeagatik inor epaitua izango ez den herria. Nahikoa da, ez gara, zer garen izatera behartzen gaituzten horien esklabu izango, nahikoa gure adiskide, maite, seme eta alabak gau ilunean poliziek eramaten ikustea edo gartzeletan 700 preso izaten jarraitzea edo gaztetxeak desalojatzea edo torturatzea edo ama lurra suntsitzen jarraitzea...
Nahikoa da, aurten Independentzia.