Jalgi tabernak eta Kafe-antzokiak hamar urte.

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 7a

Ordu, bezero eta erabiltzaile ezberdinak izan ditu Jalgik hamar urtetan; goizetik gosaltzera edo eguerdi partean mokautxoa egitera doazenak, zein bazkalosteko kafea edo ordu txikietako gazte eta ez hain gazteak. Sorreratik jende andana aritu da inguruan, esku-lanean eraikitako taberna, kultur proiektu eta bilgunea izan da urte hauetan, baina ezberdina horrela egin nahi izan zelako.

Oholtza jarri zitzaion eta telebista alde batera utzita, bide propioa egin duen espazioa izan da. Paisaia aldatu zuen kanpotik, baina batez ere barrenean, etengabe taberna jantzi duen arte erakusketatik hasi eta kolore ezberdinetako ekitaldi ugari izan delako, zarata edo estilo ezberdinek etengabe melodia bat jotzen aritu dira eta badu arrazoi nahiko oraindik jarraitzeko.

Urtemuga hau aitzakia hartuta, azkeneko urteko hildoari jarraituz programa berezia bete nahi izan da urtarrilean.