Hamabost urte bete ditu Jaiotzen lehiaketak

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 7a

Atzo eguerdian Danok Kideren XV. Jaiotzen lehiaketaren sari banaketa egin zen. Julio Valiente elkarteko lehendakariak banatu zituen sariak.
Sarituei dagokienez, 6tik 9 urterako mailan lehen saria Eneko Silvak eskuratu zuen eta bigarrena Jose Manuel Monjeren ikasleek.
10 eta 13 urte bitartean lehena Maider Zuriarrain, Kiara Tobajos, Iratxe Urkia eta Loinaz Castrok egindako jaiotza izan zen, bigarrena , aldiz, Mario Garrido.
14tik 17rako mailan,lehen saritua Mikel Fernandez Elvira izan zen eta bigarrena talde bat izan zen, Jose Manuel Monjeren ikasleek
Azkenik nagusien mailan, lehenengo saria, berriro ere, Arantza Diezentzat izan zen eta bigarrena Amaya Gabilondorentzat.•