Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hori da Big Time Soun System Dj taldearen lema. Euren lehenengo urteurrena erritmo jamaikarrekin ospatu zuten larunbat gauean Obelix tabernan. Talde hau Alain Espadas, Eneko Alkorta eta Mikel Rezolak osatzen dute eta Obelixera hurbildu zirenak dantzan jarri zituzten rock steady, ska eta reggae musika erritmoekin. Esan beharra dago beraien lehenengo urtea izateko arrakasta dutela, Lasarte-Oriaz gain, beste herri batzuetan eman baitituzte kontzertuak.•