Euskal Fondoa

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 7a


Udalak 39.000 euroko dirulaguntza onartu du
Lasarte-Oriako Udalak Euskal Fondorako 39.000 euroko dirulaguntza onartu berri du eta Hondarribi eta Llodioko udalekin batera Somotoko herrian 3,8 kilometroetan galtzada ezartzeko proiektua finantzatuko dute.
2007an hasi zen proiektu baten bigarren fasea dugu hau, lehenengoan, aldiz, Irun eta Debako udalen laguntza izan zuen Lasarte-Oriak. Proiektu honen helburu nagusiak, udalak jakin arazi digunez, hauek dira: Somotoko lau auzoetan oinezko eta garraiobideen zirkulazioa hobetu, kaleen saneamendua uztartu eta lanbideak sortu.•