Gabonetako jarduerak Kirola eta tailerrak haur eta gazteentzat

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 7a



Gabonetan haurrek PINaz gain, kale hezitzaileek antolatutako jarduerak izan dituzte.
Abenduaren 27an, kirola izan zen nagusi. Sasoetako eskolara gerturatu zirenek futbol eta saskibaloi partidak jokatzeko aukera izan zuten, guztia merienda sari izanik. Hurrengo egunean, berriz, Andatza plazan izan ziren. Eta graffitiak, txapak eta kariokak egiteko tailerrak, Skate eta BMrako igoerak, Futbol3a jokatzeko bi ate eta tinbalak egon ziren.
Bi egunetan 250 bat haur eta nerabe bildu zituzten eta, horregatik, pozik agertu dira kale hezitzaileak.•