Emakumeen Zentro Zibikoa Gabonen ostean jarduera eta ikastaroz betea

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 7a

Gabonetako jarduerak atzean utzi eta Emakumeen Zentro Zibikoko arduradunak lanean dira dagoeneko. Izan ere, Zentro Zibikoak urtarrilaren 14an hasiko ditu hiruhilabete honetako ikastaro eta jarduerak.
Jakin arazi digutenez ikastaroen artean ez dago berrikuntzarik. Baina jarduerei dagokionez, aldaketa bakarra egongo da, otsailean Osasun positiboa landuko baitute eta martxoan, berriz, etxeko istripuen prebentzioari buruz hitz egingo baitute.
Honetaz gain, urtero legez, Inauteriko konpartsa prestatzeko tailerra astean bitan egingo da, aurten Inauteriak urtarrila bukaeran dira eta.

Doainezko jarduerak
Ikastaro guztietan parte hartzeko izen ematea ezin bestekoa da, baina ez horrela matrikula ordaintzea. Doainezko ikastaroak eta jarduerak ere badaude, esate baterako, mantentzeko gimnasia, frantsesa, bideo foruma, irakurtzeko txokoa edo Inauteriko konpartsa.

Izen ematea
Ikastaroetara edo jardueretan parte hartu nahi duten emakumeek Zentro Zibikora joan behar dute izen ematera. Ordutegia 9:30etatik 13:30etara eta 15:00etatik 20:00etara eta azkar ibili izen emateko azken eguna urtarrilaren 12a baita.•