Zero Settek XX. urteurrena era ezin hobean bukatu du

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 7a

Iazko urtarrilean Zero Sette Akordeoi Orkestrak bere XX. urteurrenaren aurkezpena egin zuen. Urte bete pasa da eta ekintza ugari burutu ditu hamabi hilabete hauetan. Urte bukaera ere mugitua izan du. Izan ere, abenduaren 26 Iruñean, Barañaineko auditorioan eta 28an Donostian Kursaal Aretoan Unicef eta Donostiako Orfeoiak antolatutako kontzertuetan parte hartu baitzuen. Honetaz gain, hilaren 15ean, La Venatoria elkartean Leonen kontzertu arrakastatsua eskaini zuen.