Lasarte-Oriako Udalak 2007-2008 ikastaroan burutuko diren kirol jarduera puntualentzako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du eta, era berean, aurkeztu behar den dokumentazioa jakin arazi du.
Batetik, kiroletako jarduera puntualei diru-laguntzak ematea erregulatzeko Udalaren ordenantzak ezartzen dituen oinarriak onartzeko konpromezua; bestetik elkartearen datuak: honen identifikazio fiskaleko kodearen fotokopia, Eusko Jaurlaritzaren kiroleko elkarte eta erakundeen erregistroko inskripzioaren ziurtagiriaren fotokopia eta banku edo kutxaren dokumentua.
Eta, azkenik, jarduerari buruzko dokumentuak, hau da, jardueraren antolatzeaz arduratzen den pertsona edo taldearen izena, antolatu nahi den jardueraren gaineko txosten xehatua, parte-hartzaileen kirol-maila, jardueraren eremua, jardueraren parte-hartzaileak, kategoriak eta adinak adieraziz, jarduerari ematen zaion zabalkundea, antolatuko den jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, aurreko urtealdian gauzaturiko jardueraren memoria justifikagarria eta aurreko urtealdiko aurrekontuaren likidazioa, behar bezala identifikaturiko justifikagarriak aurkeztuz.
Beraz, interesa duten kirol elkarteek urtarrilaren 20a bitartean Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dituzte eskaerak, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara.•