Ur sarea
Añarbeko Uren Mankomunitateak Uzturre plazako ur-banaketa sarea aldatuko du aurten. Lasarte-Oriako Udalak egindako eskaerari erantzuna ematen dio obra honek eta mankomunitateak orain hasten den Obra eta Inbertsio Planean onartu zuen.
Azpiegitura hidrauliko honetarako beharrezkoak diren lanak AGASA enpresak eramango ditu aurrera eta aurrekontua 34.300 euro ingurukoa izango da.
Era berean, Udaletik jakinarazi dute, 2008an zehar amaituko direla Belartzako urtegitik Lasarte-Oriako zonalderik altuenetara banaketa egiteko lanak.
Horrez gain, Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak Oria Beheko Kolektorea (Usurbil-Lasarte Oria-Hernani) egiteko lanak urtean zehar martxan jartzea aurre ikusi dute.