Barrokoa entzungai komentuan

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 11

Musika Topaketak

Danok Kide eta Esperientzia Eskolak antolatzen duen III. Musika Topaketen kontzertua dugu gaur, 19:30etan Ama Brigidatarren komentuan.
Oraingoan, Gabon abestiak eta gospelaren ostean, musika klasikoa eta zehazki barroko garaiko obrak izango dira entzungai, Donostiako Talde Barrokoaren esku.
Händelen Messias obraren Overtura edo Musica Acuatica, suite nº 3 en Sol M eta A. Corelliren Concierto Grosso nº1 en Re M dira talde honek eskainiko dituen obrak.
Donostiako talde Barrokoa 1974ean sortu zen, bere helburua Barroko garaiko musika ezagutaraztea zelarik.
Taldea zortzi biolin, hiru biola, biolontxelo bat, kontrabaxu bat, flauta bat, fagot bat eta klabezin batez osatuta dago.
Talde honek musikaldi garrantzitsuenetan parte hartu du, besteak beste, Bach Musikaldian, Antzinako Musikaldian, Ordiziako Musikaldian edo Donostiako Musika Hamabostaldian.•