Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostirala arratsaldean, Donostiako Talde Barrokoak musika klasikoz bete zuen Ama Brigidatarren kapera. Bertara hurbildu zirenek, Jone Altuna kultura Batzorde burua eta Iñaki Mujika alkateordea barne, sentimendu eta kalitatez betetako kontzertua entzun ahal izan zuten. Juan Jose Hernandez zuzendaritzapean taldeak Händelen Messiasen Overtura eta Musica Acuática, suite nº3 en Sol M eta A. Corelliren Concierto Grosso nº1 en Re M eskaini zuen.•