Elkartasuna argazkien bidez

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 14a

Africa, la gran olvidada argazki erakusketaren bidez Tierra de Hombres-Gizakien Lurra elkarteak Afrikako hainbat herrietan haur babesgabeen alde egiten dituzten ekintzak jakitera ematen ditu. Erakusketa gaurtik hilaren 25a arte egongo da ikusgai Villa Mirentxun.
Argazkietan Benin, Togo, Madagaskar edo Mauritaniako egitasmoen bidez haur eta amei ematen zaien laguntza islatzen da. Honen adibide, Oasis zentroak dira. Bertan abandonatutako haurrak, tratu txarrak sufritu edo haurren trafikoa pairatu dutenak biltzen dira, haurtzaindegiak sortu, heziketa ekintzak burutu, edateko uraren hornidurak ezarri, osasun-laguntzak eta mantenu sustatzea ematen dira, besteak beste.

Gizakien Lurra elkartea
Elkarte honek haur babesgabeei laguntza ematen die arraza, pentsamendu politiko edo erlijiosoa alde batera utzita.
1960an sortu zen Suitzan eta Euskal Herrian hamazazpi urte geroago hasi zen lanean, 1997an.
Tierra de Hombres-Gizakien Lurrak 30 herrietan du ordezkaritza eta 120 proiektu ditu martxan. Proiektu hauek epe luzeko hiru arlotan garatzen dira: ama-haurren osasuna, gizarte ekintza eta haurren eskubideak.
Elkartearen proiektuetako bat Bizitzarantz bidaia da. Osasun proiektu honi esker, iaz Augustine Benineko neskatoa etorri zen Lasarte-Oriara, TXINTXARRIn berri eman genuen bezala. Aurten, otsailean, Mauritaniako 9 urteko mutila, Bellahi etorriko da hanketan duen malformazio arazoaz operatu eta bertan suspertzeko.•