Lasarte-Oriako Udalak Plazaolako tunela ixteko ordutegia aurreratuko du bandalismo ekintzak ekiditeko

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 14a

Lasarte-Oriako Udaleko Zerbitzu Publikoetako sailak bandalismo ekintzak igarri ditu azken aste hauetan Plazaolako tunelean. Arlo horretako lehendakaria den Martin Morenok azaldu duenez, “farolak apurtzen dituzte etengabe eta, hain zuzen ere, argi horri esker pasatzen dira herritarrak tuneletik. Eta honetaz gain, seinaleak ere kendu dituzte bere lekutik”.
Modu horretako ekintzak ekiditeko asmoz, Zerbitzu Publikoetako sailak neguan tunela ixteko ordutegia aurreratzea erabaki du.
Honen ondorioz, hemendik aurrera ezin izango da Plazaolako tuneletik pasa 20:30etik aurrera.
Honetaz gain, Morenok azpimarratu zuen gertutik jarraitu eta behatuko dutela gertatzen ari dena.•