Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Merkatu txikia jartzen den gunean autobus bat ikusiko duzue, baina ez pentsa gaizki aparkatuta dagoenik. Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarra herritarrei hurbildu nahian, autobus-programa ekarri du Lasarte-Oriara eta udaletxean aurkeztu dute gaur goizean. Aurkezpena Izaskun Bilbao Legebiltzarreko lehendakariak egin du. Legebiltzarra gardena eta partehartzailea izan dadin lortu nahi dutela azaldu du Izaskun Bilbaok eta horretarako webgunea martxan jarri dute: “Bi helburu nagusi ditu egitasmo honek, batetik, Legebiltzarra zabaltzea, hau da jendeak legebiltzarrean hitz egiten denari buruzko informazioa herritarrei hurbiltzea eta bestetik herritarren partehartzea lortzea”.
“Zu gidari” lelopean autobus bat Gipuzkoan zehar mugitzen ari da eta Lasarte-Orian astelehenetik asteazkena bitartean egongo da. Bertaratzen zaretenok, www.parlamento.euskadi.net web honen funtzionamendua ezagutzeko aukera izango duzue. Parlamentariek duten informazioa guztia, herritarron eskura dago eta herritarrek politikoei galderak egiteko aukera eskaintzen du webgune honek. Azken finean, Izaskun Bilbaok esan duen bezala, “Legebiltzarra kristalezko kubo batean bihurtzea nahi dugu”.