Gabonetako oporren ondoren, ikasturteko martxa hartu du berriro ere Amaraun ludotekak

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 14a

Amaraun ludotekan Gabonetako Txokoak egon dira oporraldian, baina hauek bukatu direnean, berriro ere ikasturteko martxa hasi dute. Aurtengo ikasturterako matrikulazio mota desberdinak jarri da martxan.
Badira ikasturte osorako egin dutenak edo hiruhileko batentzako bakarrik. Lehenengo hiruhilekoa bukatu denez, bertan jarraitu nahi dutenek, edo lehenengo aldiz probatu nahi dutenek orain egin behar dute matrikula (edo dutena berritu).
Amaraun ludotekan bi programazio ezberdin daude, adinaren arabera bereiztuta, alde batetik Haur Hezkuntzakoak eta bestetik Lehen Hezkuntzakoak. Ekitaldi ugari antolatzen dituzte bi adin tarteetarako: irteerak, eskulanak, makilaje eta mozorro tailerrak, sukaldaritza, koreografiak, ipuin kontaketak...

Larunbatetan ere bai
Hiruhilekoaren kuotarekin (40 euro) edo bi hiruhilekoa aukeratuta ere (70 euro), larunbatetan antolatutako ekitaldietara joateko aukera ere dute Amaraun ludotekako haurrek.•