Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarra herritarrei hurbildu nahian, autobus-programa ekarri du Lasarte-Oriara eta udaletxean aurkeztu zuten astelehen goizean. Aurkezpena Izaskun Bilbao Legebiltzarreko lehendakariak egin zuen, Jose Antonio Perez Gabarain Andoaingo alkatea eta Ana Urchueguia lagunduta. Legebiltzarra gardena eta partehartzailea izan dadin lortu nahi dutela azaldu zuen Izaskun Bilbaok eta horretarako Eusko Jaurlaritzak webgunea martxan jarri du: www.parlamento.euskadi.net. Bi helburu nagusi ditu egitasmo honek: “batetik, Legebiltzarra zabaltzea, hau da jendeak legebiltzarrean hitz egiten denari buruzko informazioa herritarrei hurbiltzea eta bestetik herritarren partehartzea lortzea".
Autobus ibiltaria
"Zu gidari" lelopean Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan autobus bat mugitzen ari da Jaurlaritzak habian jarri duen egitasmoa ezagutzera emateko. Lasarte-Orian astelehenetik asteazkena bitartean egongo da. Autobusean sartu direnak badakite webgunean zer aurkitu daitekeen eta nola funtzionatzen duen. Baina, autobusera hurbildu ez direnek, berriz, honen funtzionamendua ezagutzeko aukera dute oraindik, autobusa gaur eta bihar Andoainen izango baita.
Webgune honek parlamentariek duten informazioa guztia eskaintzen du. Beraz, informazioa herritarron eskura dago eta herritarrek politikoei zuzenean galderak egiteko aukera eskaintzen die ere webgune honek. Azken finean, Legebiltzarreko ordezkariak adierazi zuen bezala, "Legebiltzarra kristalezko kubo batean bihurtzea nahi dugu". •