Lasarte-Oria Kirol Elkarteak gabonetarako errifak saldu zituen eta sari banaketa Jesus Diazek egin zuen astelehen goizean.
Zenbaki irabazleak loteria nazionalaren azken lau zenbakiekin bat zetozen. Lehenengo zenbaki irabazlea 6981 izan da eta saria, Aginaga Sagardotegian lau otordu, futboleko gazte taldeko Endika Prietok irabazi du -ezin izan zuen sari banaketan egon-.
Bigarren saria, berriz, Amaia Andres atletismoko arduradunak jaso du, Txintxardin Beltxa jatetxean lau otordu zen saria.
LOKE, Lasarte-Oriako Kirol Elkarteko ordezkaria den, Jesus Diazek, elkarteko loteria saldu eta erosi duten guztiak eskertu nahi ditu.•