Lasarte-Oriako Herritarren Plataformako kideek herritarren eta auzokideen galderak, kezkak eta iradokizunak jasotzeko martxan jarri zuten ekimenak jarraipena du. Izan ere, bihar hasi eta iraila bitartean auzoz auzo ibiliko dira eta horretarako egutegia programatu dute.
Esan bezala larunbat honetan, urtarrilaren 19an, PCLOko kideek Okendo plazan izango dira goizeko 11:00etatik 13:00ak arte. "Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu larunbatean egingo dugun festa txikira. Herritarrek Parte Hartzeko Karpa bigarren aldiz kalera ateratzen dugula ospatzen dugu eta Joserra San Sebastianek bere abestiekin lagunduko digu", diote antolatzaileek, "Lasarte-Oriako bizilagunak gure arazoak ezagutzen ditugu eta entzungo gaituen Udala behar dugu. Herritarron partehartzea da bidea. Gure helburua zuen arazoak Udalera eramatea da".•