LOKE zikloturista taldea desegin da

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 18a

Hamaika urte ostean, LOKE zikloturista taldeak errepidera ateratzeari utziko dio. Pena handiz baina taldearen antolatzailea zen Joxe Mari Irazustabarrenak ez du ondorengorik aurkitu eta LOKEk bere katea eten beharko du.

Michelin zikloturismo taldea zena, duela hamaika urte, gutxi gora behera, izenez aldatu eta LOKE izatera pasa zen. Azkenik, 2007ko abenduan taldea desegin zen.
“LOKE hasi zenean 32 txirrindulari zeuden taldean, azkeneko urtean nahiz eta 22 izan, igandeetan gutxi batzuk biltzen ginen” azaldu digu Joxe Mari Irazustabarrenak, LOKE ziklkoturista taldeko arduradun ohiak. Eta zera atxiki du, “hasieran gustora ibiltzen ginen eta jende dezente biltzen zen errepidera, baina jendea hoztu edo egin da”.