LOHP Okendo plazan egon da

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 19a

Lasarte-Oriako Herritarren Plataformako kideek bigarren aldiz atera dira kalera “karpa parte hartzailearekin”. Oraingoan Okendo plazan izan dira, gaur goizean. Joserra San Sebastianek eskutan gitarra hartuta emanaldi txiki bat eskaini du hurbildu direnei. Plataformakoek otsailaren 16an, larunbatean, Basaundiko plazan izango direla aurreratu digute. Apirilaren 12an, berriz, Sasoetako Jaizkibel enparantzan jarriko dute karpa.