“Amaia degu Bella Easo, eta Unai jenerala”

Txintxarri 2008ko urt. 20a, 01:00

Azkenean saioa luzatu da, bi ordu t´erdi jota iraun du. Hala ere hain luzea izateko arin joan da, nahiko barre behintzat egin dugu..." Honelako iritziak bildu genituen atzo Jalgin eginiko bertso-txapelketa azkarraren ondoren. Jende asko bildu zen, bai, ea zer ote zen bertso-saio azkarra jakitera. Zortzi bertsolari zeuden taula gainean, beraz ezin oso motza izan.
Gai jartzaileak binaka jarri zituzten ofiziotan lanean bertsolariak, bakoitzak bere agurra bota ostean, noski. Oso fin aritu ziren gai jartzaileak, bai jauna, serio-serio, formal-formal, batak egiten zuena besteak ba... zer esan, laguntzen edo... Ofiziotan aritu eta gero, bi puntuei erantzun behar zieten ondoren, azken puntua eman da, "Aizak hi mutil mainontzi doinuan" bertsoa osatu. Guzti hau egin ondoren, ikusleak jarri zituzten lanean, zortzien artean bi bertsolari aukeratu behar zituzten. Bi horiek buruz-burukoa jokatuko zuten.
Amaia Agirre eta Unai Muñoa aukeratu zituzten ikusleek. Kopletan saio bat egin ondoren kartzelako gaia: Jalgiko komuna. Gaiak nahiko barre eta algarak eragin zituen. Azkenekoo lehiako epai mahaia bertso-eskolako kideak izan ziren, eta Unai oso ados ez bazegoen ere, "boikota egin didate" kantatu baitzuen, txapelketa Amaia Agirrek irabazi zuen, gazta eta bi botila ardo berarentzat izan ziren. Saioan zehar ikusle zeuden batzuek zirikatzeko astia ere izan zuten bertsolariek: Labaka, Iker, Pablo, Xabi... A! eta ahaztu gabe, zorionak Uzkudun!