Aitor Fernandez garaitu da ehiza txikiko txapelketan

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 21a

Aurreko asteburuan, Burutz-Azpi Elkarteko bazkideek ehiza txikiko txapelketa egin zuten Buruntza mendian eta hamar ehiztarik hartu zuten parte bertan.
Aitor Fernandez Solaberria izan zen txapelduna, 3 eper eta faisai bat ehizatu zituen. Patxi Urruzolak 3 eperrekin txapeldun ordea izan zen. Luis Sanchez 3. postuan geratu zen, 3 faisai eta 2 eperrekin.
Antonio Carrasco eta Laura Martin, berriz ere, sarituak izan dira. Carrascok eper bat eta faisai bat ehizatu eta lehen beteranoaren saria jaso zuen. Laurak, berriz, bi eper ehizatu eta emakumezkoen lehen saria lortu zuen.