Txintxarri
Ostadarrek antolatzen duen txapelketa honen ezaugarrietako bat gomazko pilotarekin jokatzen dela da. "Honen helburua bertakoa den kirol modalitate hau herrian sustatzea da", azaltzen du Imanol Bardajik, txapelketako antolatzaileak, "horretarako parte hartzen duen bikote bakoitzetik behintzat bat herrikoa izan behar du, nahita nahiez. Modu honetan, kirol hau sustatzen saiatzen gara gure herrian desagertu ez dadin eta gazteenek kirol hau ezagutzeko eta jolasteko aukera izan dezaten". Txapelketa asteburuetan jokatuko da eta izena ematen duten bikoteen arabera egutegi bat prestatuko dute antolatzaileek. "Gure asmoa otsailaren erdi aldera jokatzen hastea da eta ziurrenik maiatza hasiera arte luzatuko da", dio Imanol Bardajik.
Antolatzailek gogoratu dute Iñigo Arluziaga eta Oskar Lazkano bikoteak azkeneko edizioetan beste bikoteetatik nabarmendu direla eta "aurtengo edizioan bikote faboritoa izango da, beraz aukera handiak izango dituzte txapela beste behin eskuratzeko".
Izena ematea 22 eurotakoa da eta ez da derrigorrezkoa udal kiroldegiko bazkide izatea. Txapelketako oinarriak eskuratzeko eta informazio gehiago jaso nahi izanez gero Ostadarreko bulegotik pasa beharko duzue.
Otsailaren 6ean bilera batera deituko dituzte izena eman duten bikoteak. Bilera arratsaldeko 19:00etan izango eta antolatzaileak adierazi duenez, "ezin bestekoa da bikoteetatik behintzat bat bilerara etortzea. Egun horretan taldeen zozketa egin eta txapelketaren funtzionamenduaren berri emango baitugu, batez ere txapelketan inoiz parte hartu ez dutenentzako".•