San Pedro jaietako antolakuntza parte-hartzaileagoa. Horixe da Lasarte-Oriako Gazteria eta Festetako sailak bilatzen duen helburua.
Horretarako, udalerriko bizilagunek jai egun horietarako beren proposamenak egiteko epea zabalduko duela jakin arazi du.
Herritarrek Udalak antolatzea nahi duten ekintzen eskaerak egin behar dituztela argi utzi du Gazteria eta Festetako Batzordeak.
Proposamenak Manuel Lekuona kultur etxeko sarreran dagoen postontzi berdean utzi behar dira eta ideia aurkezten duen pertsonaren datuak eskaeran agertzea eskatu dute udaletxetik.
Izan ere, aurkezteko epea amaituta, sailak ideia guztiak aztertuko ditu aurrera eraman daitezkeen edo ez ikusteko. Eta, honen ostean, ekintzan parte hartu duten pertsona guztiek bere eskaerari buruzko erantzuna jasoko dute Gazteria eta Festetako sailaren partetik.
Horregatik, departamentuak lasarteoriatar guztiak eta gazteak, bereziki, parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Era honetara, San Pedro jaiak guztien gustura egin ahalko baitira.
Eskaerak eta proposamenak egiteko epea otsailaren 1etik 15era bitartean izango da, esan bezala, Manuel Lekuona kultur etxeko sarreran dagoen postontzi berdean utzi behar dira.•