Taxien geltokiko zuhaitzak aldatu egin ditu udalak aste honetan

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 21a

Astelehenean hasi ziren udaletxeko langileek taxi geltokiko zuhaitzak aldatzeko lanekin. Zuhaitz hauek kentzeko arrazoia ez da estetikoa izan, baizik eta lehen jarrita zeuden zuhaitzak, hibiscoak, gaixorik zeudelako, Itziar Gurrutxagak, Udaleko lorazainen arduradunak azaldu digunez: “lehen zeuden zuhaitzak, hibiskoak, gaixorik zeuden, landare-zorriz beterik”.
Azaldu digutenez, taxisten kexak jaso zituztela udaletxean, zorri hauek zuhaitzetik erori eta taxiak eta lurra belztuta uzten baitzuten. Ondorioz, gaixorik zeuden zuhaitzak kendu eta Hipodromo etorbidean dauden zuhaitz berberak, magnoliak, jartzea erabaki du lorazainen arduradunak. •