Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oriako Herritarren Plataformako kideek bigarren aldiz atera dira kalera “karpa parte hartzailearekin”. Oraingoan Okendo plazan izan dira, larunbat goizean. Joserra San Sebastianek eskutan gitarra hartuta emanaldi txiki bat eskaini zien karpara hurbildu zirenei. Plataformakoek otsailaren 16an, larunbatean, Basaundiko plazan izango direla aurreratu digute. Apirilaren 12an, berriz, Sasoetako Jaizkibel enparantzan jarriko dute karpa.•