Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean, kultur etxeko aretoa jendez lepo zegoen Osteoporosis, que no te rompa la vida hitzaldia entzun eta, ostean, galderak egiteko. Honela, Diaz Curiel medikuak osteoporosia jende kopuru handiak pairatzen duela kontuan izanik, gaixotasun garrantzitsua dela azpimarratu zuen. Jarraian, arrisku faktoreak eta prebentzio bideak aztertu zituen eta azkenik, galderak erantzun baino lehen, tratamendua jarraitzearen garrantzia gogoratu zuen.•