Helduek eta popularrek berezko lasterketa Nazioarteko Krosean igandean

Txintxarri 2008ko urtarrilaren 24a

Ohitura den bezala, urtarrilaren azkeneko igandean, aurten 27an, Donostiako Kros Internazionala lehiatuko da.
LIII. edizio honetan bi berrikuntza nagusi egongo dira, heldu eta popularren lasterketak.
Helduen kasuan, berezko lasterketak izango dituzte, bai gizonezkoek, baita emakumezkoek ere.
Bestalde, igandeko lehenengo proba, 10:00etakoa, lasterketa popular mistoa izango da.
Bertan 1990 urtean edo lehenago jaiotako atleta guztiek parte ahal izango dute eta hiru lehenentzat emakume, zein gizonen mailan garaikurra jasoko dute.
Hala ere, izen emate epea itxia da dagoeneko eta, antolatzaileek azaldu dutenez, korrikalari kopurua 250era murriztu da arazoak egon ez daitezen.
Honetaz gain, ikuskizun handia espero da senior mailan, Europako kross txapeldunen, Sergey Lebid ukraniarraren eta Marta Dominguez palentinarraren parte hartzea, besteak beste, iragarri baitute antolatzaileek.

LOKEko atletak
Lasarteoriatar ugari ere bertan egongo dira eta hauen artean, LOKEko atletismo saileko Itoitz Rodriguez, Saioa Olasagasti eta Maria Eugi alebinak, infantil mailako Leire Amiano, Unai Imaz kadetea, Aitor Arrieta jubenila eta helduen mailan lehiatuko den Arantza Izak dena emango dute emaitzarik onena lortu eta iazko emaitzak hobetzeko.•